Zer da IAT? Araudia eta motak

que es itv

Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren helburua da zirkulatzen ari diren ibilgailuek gutxieneko segurtasun-baldintzak gainditzen dituztela bermatzea, arrazoi teknikoek eragindako istripu-arriskua murriztea eta ingurumena babesten laguntzea ihes-gasen isuriak murriztuz. Horretarako, legeak gutxieneko aldizkakotasun bat ezartzen du ibilgailuak pasatzeko, bai eta berrikuspenera joatera behartzen duten ezohiko egoerak ere.

IAT EPEAK: IAT IBILGAILU MOTAREN ARABERA PASATZEN DENEAN

Oro har, matrikulatuak dauden turismoak laugarren urtea betetzean, bere lehenengo ikuskapena pasatuko dute.

Ibilgailuen ikuskapen-maiztasunak 920/2017 Errege Dekretuan ezartzen dira.

Jarraian, ibilgailu mota ohikoenak erakutsiko dizkizugu. Hala ere, informazio zehatzagoa nahi izanez gero, kontsulta ezazu gure estaziorik hurbilenean. Kontuan izan antzinatasuna kalkulatzeko lehen matrikulazio-data hartu behar dela, zure ibilgailuaren zirkulazio-baimenean inprimatuta datorrena.

itv-ciclomotores

BI GURPILEKO ZIKLOMOTORRAK:

  • 3 urte arteko antzinatasuna  » salbuetsita
  • 3 urtetik gorako antzinatasuna  » 2 urtean behin

itv-ciclomotores

MOTOZIKLETAK, HIRU GURPILEKO IBILGAILUAK, KUADRIZIKLOAK, QUAD-AK, HIRU GURPILEKO ZIKLOMOTORRAK ETA KUADRIZIKLO ARINAK:

  • 4 urte arteko antzinatasuna » salbuetsita
  • 4 urtetik gorako antzinatasuna » 2 salbuetsita
itv-turismos

TURISMO PARTIKULARRAK

  • 4 urte arteko antzinatasuna » salbuetsita
  • 4 eta 10 urte bitarteko antzinatasuna » 2 urtean behin
  • 10 urtetik gorako antzinatasuna » urtero
itv-ligeros

IBILGAILU ASTUNAK (BGM 3.500 KG-TIK GORAKO KAMIOIAK ETA ATOIAK)

  • 2 urte arteko antzinatasuna » salbuetsita
  • 2 eta 6 urte bitarteko antzinatasuna » 2 urtean behin
  • 6 eta 10 irte bitarteko antzinatasuna » urtero
  • 10 urtetik gorako antzinatasuna » 6 hilean behin
itv-vehículos-pesados

IBILGAILU ASTUNAK (BGM 3.500 KG-TIK GORAKO KAMIOIAK ETA ATOIAK)

  • 10 urte arteko antzinatasuna » urtero
  • 10 urte gorako antzinatasuna » 6 hilean behin